Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria 20, 2022

Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka (1990 - 2003)

Irudia
             Euskaldunon egunkariaren hemerotekaren webgunean.      Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka honetan, 1990eko abenduaren 6tik 2003ko otsailaren 20raino argitaratutako egunkariaren ale “guztiak” aurki ditzakegu, bertan zehazten den moduan. Izan ere, aipatu beharra dago eta hemerotekan ohartarazten da, urte horietako ale batzuetan hutsuneak ageri direla, baina lanean daudela hori lehenbailehen konpontzeko. Bestalde, hemeroteka honetan argitaratutako artxibo guztiak euskaraz idatzita daude.      Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka kontsultatu nahi duenak ez du zailtasun handirik izango Internet erabiltzen dakiela. Berria.eus webgunean dago eskuragarri, Berria egunkaria Euskaldunon Egunkaria zenaren oinordekoa baita. Hemerotekara heltzeko erarik moduzkoena bilaketa nabigatzaile baten bidez berria.eus webgunean sartu eta bertako menu zabalgarri nagusian (interfazearen goialdeko ezkerraldean dauden hiru marra h...