Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa 3, 2022

KAZETA.EUS WEGUNEAREN EBALUAKETA

Irudia
              Kazeta.eus webgunearen ataria.      Kazeta.eus Ipar Euskal Herriko egunkari euskaldun digital bakarra da. 2008an sortu zen eta Mediabask komunikazio taldea ren barruan kokatzen da, NAIZ taldea ren Ipar Euskal Herriko korrepontsalia dena. Euskal Herri mailako Informazio orokorra eta Iparraldeko hiru lurralde historikoetako informazio zehatza eskaintzen du. Esan bezala, edukiak modu digitalean argitaratzen ditu bai webgunean baita bere sare sozialetan ere modu oso erregularrean, Twitter eta Instagramen hain zuzen.  Webgunearen ebaluaketari dagokionez, Kaztea.eus atariak balorazio orokorra oso ona izan du, 8,6ko nota lortuta. Modu horretan ere, ikusgarritasun egokia du, hain zuzen, bilatzailean “kazeta” hitza edota Ipar Euskal Herriko aktulitateko edozein albiste bilatuta lehen postuetan agertzen baita egunkariaren webgunea.  Edukiari dagokionez, informazio zehatz eta ulergarria topa daiteke webgunean, bolume...