KAZETA.EUS WEGUNEAREN EBALUAKETA

   

         Kazeta.eus webgunearen ataria.

    Kazeta.eus Ipar Euskal Herriko egunkari euskaldun digital bakarra da. 2008an sortu zen eta Mediabask komunikazio taldearen barruan kokatzen da, NAIZ taldearen Ipar Euskal Herriko korrepontsalia dena. Euskal Herri mailako Informazio orokorra eta Iparraldeko hiru lurralde historikoetako informazio zehatza eskaintzen du. Esan bezala, edukiak modu digitalean argitaratzen ditu bai webgunean baita bere sare sozialetan ere modu oso erregularrean, Twitter eta Instagramen hain zuzen. 

Webgunearen ebaluaketari dagokionez, Kaztea.eus atariak balorazio orokorra oso ona izan du, 8,6ko nota lortuta. Modu horretan ere, ikusgarritasun egokia du, hain zuzen, bilatzailean “kazeta” hitza edota Ipar Euskal Herriko aktulitateko edozein albiste bilatuta lehen postuetan agertzen baita egunkariaren webgunea. 

Edukiari dagokionez, informazio zehatz eta ulergarria topa daiteke webgunean, bolumen egokian, hau da, behar beste informazio. Sarrerak eguneratuak daude eta argi agertzen dira izenburuak eta autoreak. Multimedia webgunea da, erraz eskuragarri baiditugu grafiko, soinu eta bideoak idatzizko informazioa osatu eta irakurleari edukia era desberdin baten ulertarazteko. Egunkariaren fidagarritasuna osoa da, menu nagusiaren azpialdean bertan badira nahikoa kreditu webguneari sinisgarritasuna emateko, hala nola, lege oharrak, mediabasken logoa edo Kazetaren talde enpresariala osatzen duten beste organismo batzuetara esteka, Naiz eta Naiz Irratia adibidez. Kazeta egunkariarekin kontaktatzeko argibideak ere eskuragarri daude. Faltan botatzen da webgunearen eta edizioen eguneraketen datak agertzea edo eguneraketarik ba izan den ikustea.

Erabilgarritasuna kontuan izanda, webgune hau oso erraza da maneiatzako. Izan ere, betileak oso erraz eta arin ireki daitezke. Estekak aurkitu nahiean ere begiratu batean topatu daitezke, oso garbi ikusten baitira eta webgune honetan oso erraz zein ondo jarduten dute. Web-orrialde honetako informazioa ulerterraza da, oso garbi zein ondo antolatuta eta azalduta dagoelako. Bestalde, ageri diren edukiei harpidetzeko aukera ere badago.

Irisgarritasunari dagokionez, web gune honen erakargarritasunari 0,6ko nota eman diogu. Web gune hau, diseinu aldetik xehetasun gutxikoa da. Ez du diseinu oso landurik. Hala ere, fondo zuria izanik, informazioa argi irakurri daiteke eta erraz sartu zaitezke betile bakoitzera. Hau da, diseinu oso landua izan ez arren, dituen kolore argiek erabilgarritasunari laguntzen diote.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka (1990 - 2003)