Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka (1990 - 2003)
Berria egunkariaren webgunetik Euskaldunon Egunkariaren hemerotekara nola iritsi.
Hemeroteka honetan, artxiboak egunez egun antolatuta daude. Hau da, egun bakoitzeko egunkariak daude, egun horretako datarekin izendatuta daudelarik. Hala ere, egun batzuetako aleak falta dira. Artxibo bakoitzaren barruan, egunkariko orriak daude. Batzuetan orri batzuk ez dira berreskuratu eta orri batetik bestera hutsuneak daude. Artxibora sartzerakoan, orriak lerrokatuta ikus ditzakegu, hamaseinaka antolatuta daudelarik. Horrez gain, ale bakoitza deskargatzeko aukera dago, egunkaria orriz orri, jarraian, irakurtzeko aukera ematen duelarik.
Euskaldunon Egunkariaren hemerotekak artxiboak antolatzeko modua.
Bukatzeko,informazioa bilatzeko hiru aukera eskaintzen ditu. Lehenik eta behin, ohiko barra biltzailea aurki dezakegu, “Bilatu Egunkariaren hemerotekan” jartzen duena. Bertan edozein hitz edo esaldi jar dezakegu eta horiek agertzen diren egunkariaren data eta artikulu zehatza agertzen den orria ere bilatzen du, gainera azpian makoen artean hitza beltzez eta lodiz agertzen den esaldia azalduz. Ondoren, “Noiztik noiz arte”, artxiboak data batetik beste data batera aurkitzeko aukera ematen du menu zabalgarri baten bidez, urtea, hilabeta eta eguna zehaztekoa hain zuzen. Kasu honek bi daten arteko edizio guztiaz agertarazten ditu, ez orrika, edizioka baizik. Azkenik, data zehatz bateko bilatzea ere badago, “Bilatu egun bateko edizioa” zehazten duena. Honek ere, menu zabalgarri bat du urtea, hilbetea eta eguna zehazteko. Honen kasuan, bilatutako eguneko Egunkaria orriz orriz aurkezten du.
Euskaldunon Egunkariaren hemerotekako bilatzailea.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina